Luzera:25 km
Iraupena: 6-7 ordu
Desnibel positiboa: 500 metro
Irteera: 8etan plaza handian.
Prezioa: Bazkideak 7€ (26 urtetik beherako gazteak 5€) eta ez bazkideak 10€
Ibilbide honek Aralarreko menikatea gurutzatuko du Hegoaldetik Iparraldera. San Miguel de Aralar azpian gelditzen den Guardetxetik hasita Igaratzara joango gara, hemendik Amezketara bidea hartzeko. Irumugarrieta eta Gambo bezelako tontorrak ere egin ahalko dira. Bide hontan Balerdi eta Txindoki tartean zabaltzen den Minetako bailaratik barna ibiliko gera. Amezketara iritsi aurretik ekialderuntz hartuko dugu Urtora bidean.
Interesatuta zaudetenok jarri gurekin kontaktuan lehen bait lehen zerrenda irikita dago eta.
Errosario kaleko bulegoko ordutegia: Astelehen eta ostegunak 19:00retatik 20:30etara.
Baita morkaiko@morkaiko.net helbidearen bitartez edo 943 74 0297 telefonora deituz.
Animatu!!