•Bideoa:
{vimeo}21461759{/vimeo}
“Mendizaletasunak batzen gaitu Morkaikon eta afizio honek dituen gauza on guztien artean, hauxe da garrantzitsuena: galtzaileen eta irabazleen artean bereizketarik ez du egiten, eta horixe egiaztatu dugu irteera honetan. Horixe da Pirinioetara egin genuen irteeratik ekarri dugun sentsazioa: denok zerbait irabazi dugula. Mendiaz gozatu dute batzuek, ezagupenak trukatu besteek, eta elkarlanak mendian duen garrantziaz jabetu gara guztiok. Demasekoa izan da jendeak bata besteari laguntzeko izan duen prestutasuna eta grina. Horixe da, hain justu, zuzendaritzako kideok bultzatu nahi dugun filosofia”, nabarmendu dute Morkaikotik.

•Tontorra, tartaren ginda
Gainera, helburu nagusia ez bazen ere, Turon de Neouvielle mendiaren (3.035 m.) tontorra egitea lortu zuten denek. “Tontorrarena tartari ginda jartzea halakoa izan da” eta Otxoa de Olza mendizalearen hitzak gogora ekarri dituzte euren sentipenak azaltzeko: "Tontorra tartaren ginda da. Lortzen badut ondo, baina ez badut lortzen ez da ezer pasatzen, pastel osoa jan dut". Bada, horrela bueltatu dira etxera, “tarta guztia janda eta asebeteta”, adierazi dute.
Morkaiko 2.0 proiektuaren “lehen arrakastatzat” jo duten irteerak sentsazio “ezin hobeak” laga dizkie, hortaz, Morkaikoko kideei. Norabide onean doazen seinalea dela uste dute.

•Hurrengo irteera: Aralarrera trabesia
Hurrengo irteera prest dauka Morkaikok. Aralarrera egingo dute hurrengo txangoa, apirilaren 3an. (Informazio gehiago hemen)

•Argazkiak: