Azken bost urteetako ohiturarekin jarraituz, Albitxuriko industrialdira doan bidearen bazter batean landatu dituzte zuhaitzak ikasleek, aurreko urteetan landatutakoen ondoan. Zuhaitz Egunak pasa ahala hasiz joan den baso txiki honek hogei lizar eta hogei haritz gehiago izango ditu aurrerantzean. Zuhaitz espezie horien inguruko xehetasun guztiak azaldu dizkiete udal langileek LHko seigarren mailako ikasleei. Langileon aginduak jarraituz landatu dituzte gero zuhaixkak. Bukaeran, txartel batean euren izenak jarri eta enborretik zintzilik laga dute, nork landatua izan den oroigarri moduan.Egindako lanaren ordainetan freskagarri bat eta mokadutxoa ere jaso dituzte.
Hegaztientzako kaiolak izan dira aurtengo Zuhaitz Eguneko berrikuntza nagusia. Gipuzkoako Diputazioak hamar kaiola eman dizkio Elgoibarko Udalari, eta horietako sei, dagoeneko jarri dituzte Idotorbe-San Pedroko zuhaitzetatik zintzilik. Albitxurira hurbildu diren ikasleek ere izan dute kaiola horiek nola jartzen diren ikusteko aukera.
Argazkiak:
∞Lotura duten albisteak:
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
- 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)