
Guztira 69 dantzarik hartu zuten parte Elgoibarko X. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan, eta horietatik 11 izan ziren Inazio Bereziartua eskolakoak. Zapatuan hamahiru mutilek hartu zuten parte 7 eta 11 urte artekoen kategorian, eta horien artean, Joseba Astigarragak hirugarren postua eskuratu zuen, eta Julen Guillók zazpigarren egin zuen. Domekan, bestalde, June Loidi hamaikagarren geratu zen 7 eta 11 urte artekoen sailean. Ondoko argazkian gaztetxoenen sailean parte hartu zuten hiru elgoibartarrak.

Nagusien txandan, Ane Espilla eta Aitor Asenjoren garaipenekin batera, ondorengo emaitzak lortu zituzten dantzari elgoibartarrek: Iraitz Gonzalez (3. postua), Alaitz Egaña (5. postua), Miren Astigarraga (6. postua), Leire Astigarraga (8. postua), Leire Urzainki (9. postua) eta Maialen Loiola (20. postua). Ondoko argazkian ikus ditzakezue nagusien mailan parte hartu zuten zortzi dantzari elgoibartarrak, irabazitako garaikurrekin.