Berrehun lagun inguru batu zituen Arnaldo Otegiren aldeko bertso bazkariak

elgoibarren.net 2011ko mar. 28a, 15:01

 
Arnaldo Otegiren aldeko plataformakoak pozik daude oso Jon Maia eta Amets Arzalluz bertsolariekin antolatu duten bertso bazkariak izan duen erantzunarekin. Berrehun lagun inguru batu ziren Ikastolako frontoian. (bideoa dauka)



1706639119683 Berrehun lagun inguru batu zituen Arnaldo Otegiren aldeko bertso bazkariak

“Ederra benetan! Halako ekintzarik Elgoibarren ez da ezagutu aspaldian". Bertso bazkarira gerturatu zirenen ahotik era horretako baieztapenak entzun eta gero pozik daude oso Arnaldo Askatu, Politika askatu plataformako kideak.
 Ordubatean herriko plazatik abiatu eta triki-poteoarekin hasi zuten, joan den zapatuan, eguna bertso bazkarian izena emandakoek. Madalan egin zuten bat Jon Maia ea Amets Arzalluz bertsolariekin eta handik Ikastolako frontoirantz abiatu ziren denak.
  Antolatzaileen esanetan, "Arnaldoren etxekoak mahai-buruan eta beste kolore askotako hainbat lagun batu ziren Arnaldo Otegiri babesa eman eta bertso bazkariaz gozatzeko". Neurri txiki eta handian egindako bertso eder saila entzun eta gero Balzola anaien trikiti doinuekin dantza egitera ere animatu ei ziren banaka batzuek.

1706639119727 Berrehun lagun inguru batu zituen Arnaldo Otegiren aldeko bertso bazkariak

1706639119764 Berrehun lagun inguru batu zituen Arnaldo Otegiren aldeko bertso bazkariak

 
Bertso bazkariko bideoa:
{vimeo}21623236{/vimeo}