13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean

elgoibarren.net 2011ko mar. 30a, 13:37

 
Elgoibarko Udaleko Gazteria sailak 13.000 euroko diru laguntza banatu du herriko lau ikastetxeren artean. Osasunerako hezkuntzarako programak sustatzeko erabiliko dute diru hori Udalarekin hitzarmena sinatu duten herriko ikastetxeok.



 Alfredo Etxeberria alkateak Herri Eskolako, Elgoibar Ikastolako, Meka GLHBI eta Arreiturre BHI Institutuko ordezkariekin sinatu du lankidetza hitzarmena. Honako hauek izan dira sinadura ekitaldian parte hartu duten ikastetxeetako ordezkariak: Rakel Agirre (Herri Eskola), Xabier Larrañaga (Elgoibar Ikastola), Imanol Lopez (Elgoibar-Arreiturre Institutua) eta Mariasun Larrañaga (Meka). Sinaduraren unea jasotzen dute ondorengo argazkiek.

1706639113901 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean

1706639113969 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean


  Udalak emandako diru laguntzari esker, Osasunerako heziketarekin zerikusia duten hainbat gai landu eta sustatu ahal izango dute, aurtengo ikasturtean, herriko ikastetxeek. Besteak beste: drogomenpekotasunen prebentzioa, ohitura osasuntsuak, sare sozialetan dagoen pribatasuna edo baloreen heziketa afektibo-sexuala.

  Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistemak (Elgoibarko Udalak bat egiten du Sistemarekin) egiten duen lana, Hezkuntza Sistemak eta familiak norbanakoaren heziketan egiten duen lanaren osagarria da; haur, nerabe eta gazteei haien haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan garatzeko eta gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea emateko helburuarekin. Zentzu honetan, haur, nerabe eta gazteen arretaz arduratzen diren Sistema guztien elkarlana beharrezkoa da (Hezkuntza Sistema, Ongizate Sistema e.a.). Elkarlan horren baitan ikastetxeek hainbat konpromisoa hartu dituzte, Udalarekin adostuta.