Maiatzaren 21a herriko mendizaleen jai handia izatea nahi du Morkaiko Mendizale Elkarteak. Egun horretarako Elgoibarko Mendi Itzulia antolatu dute, baina aurten, Elgoibarko Itzulitxoa ere prestatzen dihardute, ume eta gaztetxoentzako. Plaza Handitik irtengo dira Itzulitxoko partaideak, eta Idotorbe-San Pedrora igoko dira oinez. Handik, Hiru Iturri eta Morkaiko pasatu ondoren, Aiastia-San Migelera iritsiko dira, eta Mendi Itzuliko partaideekin bat egingo dute han. Mendi Itzulirako zein Itzulitxorako izena emateko epea maiatzaren 19an amaituko da. Morkaikoko arduradunek baldintza bakarra jarri dute Mendi Itzulitxoa egin ahal izateko: bost umeko talde bakoitzeko arduradun bat egotea.
Aurrekoez gain, Finalista Eguna ere egun berean, Morkaiko Egunean, ospatzeko asmoa daukate antolatzaileek. Finalista Egunerako papeletak, urtean zehar igotako mendien berri ematen duten egiaztagiriak, apirilaren 28rako eraman behar dira elkarteko lokalera. Informazio gehiago 943 740297 telefonoan.
•2011ko irteeren egutegia
Morkaikoren egutegia behin behinekoa izango da hemendik aurrera, bazkide eta herritarren ekarpenekin osatu nahi dute-eta. Hona hemen aurtengo behin behineko egutegia:
- 2011ko Egutegia (PDF)
•Lotura duten albisteak:
- Euripean egin dute Elgoibarko Mendi Itzulia 130 lagunek (2010-05-15)
- Finalista Eguna 2010 (2010-06-09)