Lanbide Heziketari eta Ingeniaritzari buruzko jardunaldia, bihar

elgoibarren.net 2011ko api. 1a, 09:30

 
Elgoibarren Lanbide Heziketaren eta ingeniaritzaren alorrean dagoen eskaintzari buruzko jardunaldia antolatu du Udalak, IMH eta Mekarekin elkarlanean. Zapatu honetan (apirilak 2) izango da.




 Alfredo Etxeberria alkateak hasiko du jardunaldia, eta ondoren, IMHko eta Mekako zuzendariek hartuko dute hitza, ikastetxeetan duten eskaintza azaltzeko. Azkenik, ikasle ohiek euren esperientziak kontatuko dituzte. Jardunaldia 11:00etan hasiko da, Kultur Etxeko sotoan. Bi informazio gune ere jarriko dituzte sotoan, bertara hurbiltzen diren guztien galdera eta kezkak argitze aldera.
Lotura duten albisteak: