Ezti argi, ezti ilun eta milalore erako eztirik onenak aukeratu zituzten, joan den domekan, Zegaman egin zen Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketan. Urtero moduan, Zegamako Erlezain Egunera hurbildu ziren herritarrek aukeratu zituzten eztirik onenak. Aurkeztutako ezti guztiak probatu eta boza emateko aukera eduki zuten goizean eta 13:30ean banatu zituzten sariak.
Ezti ilunen artean, Iruneko Mari Carmen Txapartegik aurkeztutako eztiak jaso zituen boto gehien. Milalore erako eztirik onena, berriz, Belauntzako Ramon Lopetegik aurkeztutakoa aukeratu zuten, eta, azkenik, Julian Villena erlezain elgoibartarraren eztia aukeratu zuten ezti argien artean gozoena.
*Argazkia: Usoz (DV)