KORRIKAren amaiera jaira! (apirilak 17)

Morkaiko 2011ko api. 4a, 14:26

Morkaiko Mendizale elkarteak eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak elkarlanean antolatu dugu 17. KORRIKAren amaiera-jaira joateko mendi-irteera.


  Apirilaren 17zan, domekan, goizeko 07:30ean elkartuko gara Elgoibarko Foruen plazan, autobusean Oriora joateko (jende gutxi animatzen bada, autoetan joango gara). Oriotik Donostiara oinez joango gara (4 ordu inguruko ibilaldia izango da), eta Donostiara iristean, KORRIKA egingo ditugu azken pausoak. Gero, lagunarteaz eta KORRIKAren jaiaz disfrutatuko dugu, aspertu arte.
Bueltarako, berriz, 19:00ak inguruan autobusa izango dugu gure zain, Donostiatik etxera etortzeko.
  • Prezioa 12 eurokoa izango da. Morkaikoko eta Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10 euro.  
  • Izena emateko azken eguna apirilaren 13a izango da, eta Morkaikora edo Elgoibarko Izarrara jo behar duzue animatzen zareten guztiok.
Animatu, beraz, herriko mendizale eta euskaltzaleok!
    
ELGOIBARKO IZARRA        MORKAIKO
Kultur Elkartea            Mendizale elkartea