Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari

elgoibarren.net 2011ko api. 5a, 12:35

 
Negar malko bat baino gehiago bota behar izan zuen Sabin Txurruka Txutxok, joan den zapatuan, San Lorentzoko frontoiaren mendeurrena dela-eta, lagun eta pilotazaleek eskaini zioten omenaldi hunkigarrian. (argazkiak dauzka)

 


1706639095319 Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari

Bi pilota partidarekin hasi zen omenaldi-jaialdia zapatu goiz eguzkitsuan. Basueta eta Lizarralde alde batetik eta Arrillaga eta Armaitxa bestetik kantxaratu ziren lehen partiduan. Basueta eta Lizarralde nagusitu ziren 30 eta 18 emaitzarekin. Beteranoen arteko bigarren partidan Astigarraga eta Etxeberriak 30 eta 27 irabazi zieten Berazari eta Aldazabali. Aspaldian ez bezalako betealdia eta giroa bizitzeko aukera izan zuten sallobenteko frontoi zaharrera gerturatu ziren dozenaka lagunek.
 Partiduen ostean egin zioten omenaldia Txurrukari. Baltzola anaien trikiti doinuekin egin zuen sarrera Txutxok horren ongi ezagutzen duen frontoira [BARREN astekariari eskaini zion elkarrizketan (ikusi PDFan) adierazi zuen moduan lau urte zituenean ikasi zuen pilotan bertan]. Trikitiaz gain, txalaparta doinuekin eta ohorezko aurreskuarekin egin zioten ohore omenduari. Armaitxak eskaini zizkion bertsoak ere adi-adi eta hunkituta entzun zituen Sabin Txurrukak. Segidan, hainbat opari eta oroigarri jaso zituen. 10Bai pilota taldearen eta Sallobente, Baltasar eta San Migelgo elkarteen ordezkarien eskutik jaso zituen opariak. Maitasun erakustaldi horien aurrean malkoei eutsi ezinik ibili zen Txurruka. Omenaldian parte hartu zuten guztiak, ehun lagun inguru, auzoko soziedadera joan ziren gero bazkaltzera.

1706639095409 Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari

1706639095499 Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari

1706639095555 Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari

1706639095639 Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari


1706639095677 Omenaldi hunkigarria Sabin Txurrukari