Bi talde bizkaitar eta beste bi gipuzkoar sailkatu dira Euskadiko Eskubaloi Txapelketako azken fasea jokatzeko, tartean Grupo Eibar Sanlo taldea. Elkarren aurka jokatu eta Euskadiko txapeldun izatea lortzen duen taldeak, gainera, Espainiako Eskubaloi Txapelketako Iparraldeko sektorean jokatzeko txartela eskuratuko du. Apirilaren 29tik maiatzaren 1era jokatuko da txapelketa hori. Barixakutik aurrera jokatuko dituzte Euskadiko Txapelketako partiduak Olaizaga Kiroldegian. Hona hemen partiden ordutegia:
•Barixakua (apirilak 8)
18:15 Atlético Basauri – Errotabarri Ermua
20:00 Aiala Zarautz K.E. – GRUPO EIBAR SANLO
•Zapatua (apirilak 9)
16:00 GRUPO EIBAR SANLO - Atlético Basauri
17:45 Aiala Zarautz K.E. - Errotabarri Ermua
•Domeka (apirilak 10)
10:30 Atlético Basauri - Aiala Zarautz K.E.
12:15 Errotabarri Ermua - GRUPO EIBAR SANLO