•Herriko gazteentzat eredu eta bizitasun iturri
Elgoibarko eta inguruetako adineko pertsonei egindako elkarrizketetan oinarritu da, batez ere, Makazaga datuak batzeko, eta euren euskara bizia goraipatu du: “Liburuan datozen esapide eta berba bereziek adierazkortasuna ematen diote hizkerari eta horregatik, herriko gazteentzat-eta eredu eta bizitasun iturri izatea nahiko nuke”. Elgoibarko ahozko euskararen deskribapena egiteaz gain, inguruko herrietako euskararekin alderatu du.
Gramatika, lexikoa, esamoldeak eta abar batu ditu filologoak. Elgoibarko berezko 2.500 hitzez osatutako hiztegia ere jaso du liburuan. Lexikoarena, baina, beti osotzen joan behar den egitekoa dela zehaztu du Makazagak. Gainera, mota honetako monografikoetan agertzen ohi ez diren datu eta ondorioak sartzen ere ahalegindu da, “ikuspegi osoagoa emateko”.
Makazagak eskerrak eman zizkien liburua egiten lagundu dieten guztiei, eta baita aurkezpen ekitaldira joan ziren elgoibartarrei ere.
Makazagak eskerrak eman zizkien liburua egiten lagundu dieten guztiei, eta baita aurkezpen ekitaldira joan ziren elgoibartarrei ere.
- Hona hemen Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko Jesus Mari Makazagak esan zituen hitzak (PDF).