Neska elbarritu bat Lourdesera joango da Ama Birjinari oinez ibiltzeko eskatzera, eta goiz batean miraria gertatuko da. Hortik aurrera, bizitza berri bati ekingo dio. Horixe da Lourdes filmaren abiapuntua. Apirilaren 14an, berriz, Cartas al padre Jacob pelikula emango dute. Jacob apaiz zaharra itsututa dago, eta kartzelatik irten berri den emakume hiltzaile baten laguntza eskatuko du, herritarrek idazten dizkioten eskutitzei erantzuteko. Emakumeak apaizaren eskaera onartuko du.
•Jainkoez eta Gizakiez filma Aste Santuan
Ziklo erlijiosoko hirugarren eta azken filma Aste Santuarekin batera iritsiko da, eta euskaraz edo gazteleraz ikusteko aukera izango da: Jainkoez eta Gizakiez pelikula euskaraz, eta, De Dioses y hombres, izango da gaztelerazko bertsioa. Pelikula frantsesa da, eta Canneseko azken zinemaldian Epaimahairen Sari Nagusia irabazi zuen. 1990eko hamarkadan Magreb-eko mendietan herritar musulmanekin bici diren zortzi monje zistertarren istorioa kontatzen du. Fundamentalista islamikoen talde batek atzerriko langile batzuk hil eta izua zabaldu da hirian. Armadak babesa eskaini die monjeei, baina haiek uko egingo diote. Filmaren oinarrian Tibhirineko (Algeria) monje zistertar batzuen benetako bizipenak daude.