Mikel Ibañez preso ohia hil da

elgoibarren.net 2011ko api. 8a, 11:00

 
Gaixotasun larri baten ondorioz hil da Mikel Ibañez preso ohia. Atzo aurkitu zuen gorpua Ibañezen semeak Eibarko bere etxean. Osasun egoera aintzat hartuta 2008ko maiatzean jarri zuten kontrolpean aske, baina 2010eko abuztuan berriro atxilotu zuten. Hilabete geroago utzi zuten berriro aske, kontrolpean.

 
 
  2008. urtean egin zuen okerrera Ibañezen osasun egoerak. Espetxean zela ospitaleratu egin behar izan zuten, eta minbizia zuela jakin zuen orduan. Ebaketa egin eta espetxera eraman zuten berriro. Diabetesa eta soriasia ere izan zuen, eta tratamenturik ez zuela jaso salatu dute.
 Amnistiaren Aldeko Mugimenduko iturriek jakinarazitakoaren arabera, bihar, zapatua, egingo dute hileta elizkizuna, 19:00etan, Eibarko San Andres parrokian.
*Iturriak: gara.net; berria.info