Legealdi berrirako lantaldea aurkeztu du EAJk, Alfredo Etxeberria buru duela

elgoibarren.net 2011ko api. 8a, 13:13

 
“Hauteskundeak irabazteko” lantaldea aurkeztu du EAJk legealdi berrirako. “Udala kudeatzeko lantaldea, euskalduna, herritarra eta adin anitzekoa. Ilusioz beteriko pertsonez osatutako taldea”. Halaxe azaldu zuen atzo Alfredo Etxeberria EAJren alkategaiak.

 

Honako hauek dira Elgoibarko EAJren zerrenda osatuko dutenak:
  1. Alfredo Etxeberria
  2. Ricardo Garate
  3. Amaia Txurruka
  4. Eneko Etxeberria
  5. Bittori Zabala (bozeramaile lanak egingo ditu)
  6. Ane Beitia
  7. Joseba Arrizabalaga
  8. Encarni Migales
  9. Inga Segurola
Gainerakoak:
  • Iñigo Iturbe
  • Belen Elorza
  • Alberto Iriondo
  • Iñaki Iriondo
  • Elo Zubiaurre
  • Juan Carlos Arrieta
  • Gemma Monreal
  • Haritz Arrizabalaga
  • Haritz Arrizabalaga
  • ...Susana Etxabe, Gotzon Arrieta eta Agurtzane Arriola.
 Zerrenda aurkeztu ostean, Etxeberriak aipamen berezia egin zien Manu Astray, Alberto Iriondo eta Eloisa Zubiaurreri, zinegotzi izateari lagako diotelako.

EAJ elkarlanerako prest
 Legealdiko ildo nagusiak azaldu zituen Etxeberriak, eta boto-emaileei begira, EAJk nagusiki “lanerako gogoa” eskaintzen duela nabarmendu zuen: “Herritarrei garai hauetan beharrezkoak ditugun ilusioa, esperantza eta konfiantza eman nahi diegu, eta horretarako formula bakarra dago: lan, lan eta lan”. Azkeneko legealdiko lan eskema erabiliko dutela zehaztu zuen horren harira. Proiektu zehatz batzuk bideratuak dituzte: Pilarreko Egoitza, pertsonen eta merkantzien mugikortasun iraunkorra…Era berean, eurekin lan egin nahi dutenei mezu argia bidali zien. Etxeberriaren esanetan, EAJ elkarlanerako prest dago, beti ere “erantzukizunez, errespetuz, hitza betez, eta zintzotasunez” jokatzeko konpromisoa hartzen dutenekin.