Datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeak testuinguru berezian ospatuko direla azaldu du Ovidio Campellok, PSE-EEko hautagaien aurkezpen ekitaldian: “Berrogei urteko diktadura faxista eta hogeita hamar urteko gobernu nazionalisten ostean, erabat ezkertiarra den Gobernuak gidatzen du, estreinakoz, Jaurlaritza. Eta igarri da. Patxi Lopezen gobernuak aldaketa ekarri du; aurrerapena, gizarteratzea eta bateratzea, besteak beste. Horrek guztiak PSE-EEk Elgoibarren lortu izan dituen emaitzak mantendu eta hobetzen lagunduko digu datozen udal hauteskundeetan”.
Legealdi berrirako PSE-EEk aurkeztuko duen programa oraindik itxi gabe daukatela onartu du Campellok, baina ildo nagusiak argi dauzkatela gaineratu du. “Lanpostuen defentsan eta lanpostu berriak sortzeko lanean jarraituko dugu sozialistok. Horretarako hainbat jarduera proposatuko ditugu".
•Hobekuntzak herrian
Joan den legegintzaldiari errepasoa egin zion ondoren PSE-EEko alkategaiak. Krisiak baldintzatutako legealdia izanagatik balorazio baikorra egin zuen Campellok. Herria zentzu askotan hobetu dela uste du eta azken lau urteotan egin diren hainbat lan eta ekimen nabarmendu ditu: “Merkadilloa herri erdira ekarri da, Pilarreko zahar etxeko proiektua erabakita dago, zenbait auzoetako egoera hobetu da, babes ofizialeko etxeak eraiki dira, terrorismoaren biktimek merezitako omenaldia jaso dute, Maltzagarainoko bide gorria eraiki da, kale eta parkeak hobetu, baranda berriak jarri dituzte herri osoan, Olasoko errotonda eraiki dute, igogailuak eta eskailera mekanikoak jarri dira beharra zegoen hainbat lekutan, e.a. Denon artean Elgoibar hobeago bat eta zerbitzu hobeak dituena eraiki dugu”. Udal Gobernuan egon ez diren arren, sozialistek oposiziotik egin duten lana “herriarentzat garrantzitsua” izan dela gaineratu du. "Herriari aurpegia aldatzeko berebizikoa izan da Zapatero buru duen Espainiako Gobernuak bultzatutako E plana" esan du, azkenik, Campellok.
•Zerrendak osatzeko erraztasun gehiago
Zerrendak osatzea aurreko hauteskundeetan baino gutxiago kosta zaien arren, aurkeztu duten hautagaien zerrenda ez dela eurei gustatuko litzaiekena azaldu du penatuta Campellok. Bere esanetan, terrorismoaren soka luzea eta erabakiorra da oraindik ere.
Honako hauek dira PSE-ren zerrenda osatuko dutenak:

- Ovidio Campello
- Fernando Suarez
- Nerea Alustiza
- Francisco Egea
- Maria Jose Otaño
- Angel Cabezuelo
- Juan Jose Bastarrika
- Isabel Vazquez
- Maria Soledad Erausquin
- Jose Carlos Rodriguez
- Maria Amalia Sanchez
- Joseba Fernandez
- Manuel Fernandez
- Julian Garmendia
- Gloria Piedad Garcia
- Maria Marta Otaño
- Manuel Jauregui