Euriaren mehatxupean jokatu zen atzo (apirilak 10) Jose Gurrutxaga haur krosa. Une labur batean egin zuen euria, eta lurra irristakor jarri bazen ere, korrikalariek gogor egin zuten korrika. Marea gorriak hartu zituen herriko kaleak, horixe izan baitzen aurtengorako atera dituzten kamiseten kolorea.
10:30ean hasi, eta eguerdira arte egin
zuten saltaka 647 lagunek, bakoitzak berari zegokion ibilbidean.
Jose Gurrutxagak berak eman zien hasiera lasterketa guztiei, eta
emozioz beteriko uneak bizi zituzten Plaza Handian batu ziren
herritarrek. 2003an eta 2004an jaiotakoak izan ziren korrika egiten lehenengoak, eta nagusien lasterketak eman zion amaiera korrika jardunari. Eguaztenean Elgoibarrera ailegatuko den Korrikari ongi-etorria egiteko entrenamendu polita izan zen askorentzat.
- Ikusi hemen: XVIII. Jose Gurrutxaga kroseko sailkapenak (PDF)
•Argazkiak:
|
|
|