Larunbatean jai usaina antzematen zen Basaurin. Nabari zen egun handia izan zitekeela Concepto Createch taldearentzat. Eta halaxe izan zen. Puntu bakarra nahikoa zuten matematikoki mailaz igotzeko eta bakarra ez, hirurak lortu zituzten Soloarte taldeari 2 eta 4 irabazi eta gero. Emozio handiko partidua izan zen, besteak beste etxekoek sartu zutelako estreinako gola eta “Kategoriako futbolik ikusgarrienetakoa” egiten duen taldea delako, Jose Ramon Iriarteren esanetan. Elgoibartarrek bi gol jarraian sartu eta markagailuan aurretik jarri ziren arren, penalti inozo bati esker norgehiagoka berdindu zuten basauriarrek, lehen zatiaren ondarrean. Bigarren zatiaren hasieran Soloarte taldeak izan zuen baloiaren jabetza, baina arnasa berotzen hasi zitzaienean Concepto Createch taldea sailkapenaren goreneraino eraman duen jokoa egiten hasi zen eta bi gol sartuta nagusitasun osoz irabazi zuten partidua. Concepto taldeko goleatzaileak Valen, Julen Merino, Mikel Garrido eta David Garrido izan ziren.
Arbitroak partiduari amaiera eman orduko hasi zituzten ospakizunak elgoibartarrek, kantxan bertan. Aldageletan eta jokalari guztiek zuzendaritzako kideekin batera egin zuten afarian eman zioten jarraipena ospakizunei.
•Denboraldi ezin hobea
Azken urteetan igoeraren bila aritu eta gero lortu du Concepto Createch taldeak horrenbeste desio zuten igoera. Eta ez edonola, gainera, errekor guztiak hausteko bidean daude-eta. Gol gehien sartu eta gutxien jaso dituen taldea izateaz gainera, jokatu dituzten 26 partiduetatik 23 irabazi, bat berdindu eta bi baino ez dituzte galdu oraingoz. Hurrengo partidan –Gernika taldearen aurka jokatuko dute datorren zapatuan (apirilak 16), 16:00etan, Olaizaga Kiroldegian- zenbakiak hobetzea beste helbururik ez dute izango.

•Gipuzkoako selekzioak lau jokalari deitu ditu
Nagusien taldeak lortutako igoera ez da areto futbolak laga duen albiste on bakarra. 18 urtez azpiko Gipuzkoako areto futbol selekzioak Elgoibarko areto futbol klubeko behe mailetan jokatzen ari diren lau jokarai gazte deitu ditu ekainaren 18an jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartzeko. Iker Oñederra, Rodolfo Fortunato, Michael Vidal eta Adrian Ramirez dira selekzioak deitu dituen jokalariak. Txapelketa hori Elgoibarren jokatzeko eskaera ere egin du Elgoibarko areto futbol taldeak, baina erabakia hartu gabe dago oraindik.
Cafeteria King Kong, jubenil mailako taldea ere denboraldi oso ona egiten ari da, eta igoera fasea jokatzeko aukerak dituzte oraindik. Azken jardunaldian 5 eta 1 irabazi zion Azpeitiko taldeari eta datorren jardunaldian bigarren sailkatuaren aurka, Donosalen aurka, neurtuko dituzte indarrak Donostian. Bi taldeen sasoi puntua neurtu eta dituzten aukeren berri izateko partida erabakigarria izango da.