Jubenil nesken Euskadiko fase finala jokatu dute, joan den asteburuan, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. Bertan, lau talde aritu dira lehian: Grupo Eibar Sanlo, Aiala Zarautz, Errotaberri Ermua eta Atletico Basauri. Elgoibartarrek jokatu dituzten hiru partiduak irabazi dituzte, eta, hortaz, Euskadiko txapeldun tituluari eutsi ahal izan diote. Espainiako Txapelketa da orain Grupo Eibar Sanloren hurrengo erronka. Apirilaren 29tik maiatzaren 1era jokatuko da Espainiako Eskubaloi Txapelketako Iparraldeko sektorea eta bertan izango da Grupo Eibar Sanlo.
•Ane Urain eta Ainhitze Etxeberria sarituak
Sanloko jokalariek banakako sariak ere jaso zituzten. Hala, Ainhitze Etxeberriak fase finaleko goleatzaile onenaren saria jaso zuen eta Ane Urainek, berriz, denboraldiko jokalari onenaren saria.
•Euskadiko txapelketako fase finaleko emaitzak
Barixakua, 8
- Basauri 17 - Errotabarri Ermua 19
- Aiala Zarautz 26 - G.Eibar Sanlo 28
- G. Eibar Sanlo 39- Basauri 29
- Aiala Zarautz 27 - Errotabarri Ermua 22
- Basauri 30 - Aiala Zarautz 27
- Errotabarri Ermua 30 - G. Eibar Sanlo 32
Argazkiak: