Elgoibarko Izarrari 190.127,60 euroko dirulaguntza emango dio Udalak

elgoibarren.net 2011ko api. 13a, 17:06

 
Elgoibarko Udalak 190.127,60 euroko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteari 2011rako elkarteak dauzkan proiektu eta egitasmoak finantzatzeko. Iaz baino 29.884,40 euro gutxiago jasoko ditu aurten euskara-elkarteak. Elkartearen aurrekontuaren %28,92 finantzatzen du Udalak.

 

  2011ko proiektuak eta egitasmoak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak. Dirulaguntza hau, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da:
  • Euskara Batzordetik: 118.000 euro
  • Gazteria Batzordetik: 72.127,60 euro
  • Guztira: 190.127,60 euro
 Gazteria Batzordeak Atxutxiamaika taldearen egitasmoak lagunduko ditu diruz, eta  Euskara Batzordeak, berriz, gainontzeko proiektu eta egitasmoak. Ikus dezagun proiektu bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatuko duen Udalak:
  • Haurrak eta Gazteak (proiektuak eta programak): % 68,20
  • Kultur jarduerak eta programa solteak (Tertuliak ...): % 40,92
  • BARREN astekaria eta elgoiBARREN.net: % 24,24
Proiektuak eta dirulaguntzak:
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiektuak eta egitasmoak, jasotzen duten dirulaguntza kopuruaren arabera zerrendatuta:  
  • BARREN astekaria: 57.500 euro
  • ATXUTXIAMAIKA: 37.747,6 euro 
  • HAUR ETA GAZTEAK (gastu orokorrak): 34.380 euro 
  • KIRIBILKA programa: 14.500 euro
  • EUSKARA ERREFORTZUAK: 14.000 euro
  • “ELGOIBARKO GAZTEAK ETA EUSKARA” ikerketa: 9.300 euro
  • KULTUR JARDUERAK (Bertso jaialdia, Santa Ageda,  Udazkeneko hitzaldiak,Tertuliak programa, e.a.): 8.700 euro
  • elgoiBARREN.net web gunea: 6.500 euro
  • DBHn eta Batxilergoan eragiteko jarduerak: 5.000 euro
  • Errekreo garaian euskal jolasak bultzatzea: 2.500 euro
Elkartearen aurrekontuaren % 28,92 finantzatzen du Udalak
 Elgoibarko Izarrak 657.487,42 euroko aurrekontua dauka 2011rako, eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren %  28,92 da. 
Eskerrak, Udalari:
 Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, horrek eskaintzen digun laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haur eta gaztetxoen aisia hezitzailea indartu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi badugu. 

1706639077519 Elgoibarko Izarrari 190.127,60 euroko dirulaguntza emango dio Udalak

1706639077592 Elgoibarko Izarrari 190.127,60 euroko dirulaguntza emango dio Udalak

Lotura duten albisteak:
*Argazkiak: Ander Salegi