Eibar eta Elgoibar artean, Saturixotik gertu, izan zen istripua. 16 eta 17 urteko hiru neska, eta 20 urteko mutil bat zihoazen autoak furgoneta baten kontra jo zuen aurrez aurre. Furgonetako bikotea eta umea zaurituak suertatu ziren, baina beste autoko lau gazteak hil egin ziren. 17 urteko neska istripuaren momentuan hil zen, eta gainerakoak ospitalean hil ziren. Istripua izan zen leku berean jarri zuten Elgoibarko eta Eibarko lagunek lore sorta bat joan zen barixakuan. Une hunkigarria izan zen.
∞Lotura duten albisteak: