Joserra Basaguren Urkiolako baserri baten bizi den
esperientzi handidun alpinista da. Azken urteetan berarekin batera Anbotoko
Damaren bizilekura irteerak antolatzen diarduen eta Morkaikoko bazkide den Jose
Luis Diezez irteera hau egiteko proposatu digu eta horrelako irteera bat
eskaintzeko aukera paregabea dela iruditu zaigu.
Goizeko 8:00etan Elgoibarko plazatik urtengo gara.9:00ak aldera Arrazola auzotik urtengo gera oinez poliki poliki
goraka eta Mariren kobara heldu aurretik azken metroak sokarekin
aseguratuta egingo ditugu azken metroetan dagoen amildegitik erortzeko arriskua
eragozteko. Argi lagatzea nahi dugu irteera hau ezingo dela euriarekin egin
kobarako azken metroak labainkorrak badaude arriskutsuak bait dira. Dena dela,
argi lagatzea nahi dugu Joserrak eta Jose Luisek esperientzi handia duela
honetan eta beraiek arduratuko direla banan banan beharrezkoa den
materialarekin ornitzen eta segurtasuna eskeintzeaz. Marin koba bisitatu ondoren
Anbotoko gailurrera igoko gera eta zuzenean zabalandira jeitsiko gera eta
ondoren basotik Arrazolara itzuliko gera
.
- Irteera: Maiatzak 14 (*), zapatua, goizeko 8:00etan
Plaza Handian. ( *zapaturako eguraldi txarra
badago eta domekarako lehorra, domekara pasatuko dugu
irteera)
- Prezioa: Bazkideak 7 € eta Ez bazkideak
10 €
- Desnibela: 1.100m (poliki joango gera igoeran,
atsedena hartuz tarteka)
- Ibilbidearen denbora: 7-8 ordu.
- Plaza mugatuak: 55 plaza gehienez
Animatu!!