Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia

elgoibarren.net 2011ko api. 18a, 14:08

Eskubaloia kalera atera eta Plaza Handia aire libreko eskubaloi kantxa erraldoi bihurtu zuen Sanlok zapatuan. Mendaro, Elgoibar eta Debako 43 neska-mutilek parte hartu zuten Sanlo Eskubaloi Eskolak antolatutako ekintzetan.
Bestalde, Lauko Sanlo kadete nesken taldeak ezin izan zuen orain astebete jubenil neskek lortutako arrakasta errepikatu, eta laugarren postuan amaitu zuten Ermuan jokatu zen Euskadiko Eskubaloi Txapelketan.


  Sanlo Eskubaloi Eskolak antolatu zituen partida eta jokoetan gozatu edarra hartu zuten zapatu goizean Plaza Handian batu ziren Elgoibar, Mendaro eta Debako 43 neska-mutilek. Eskubaloia gaztetxoengana eta jendearengana gerturatzea zen eskubaloi taldekoen asmoa eta horregatik eraman zituzten haurrak Plaza Handira, denen bistara. Eguerdian elkarrekin bazkaldu ostean, 39 ume Aubixara igo ziren eta bertan pasa dute asteburua. Aubixan, eskubaloiarekin zerikusia duten hainbat jolas eta ekintza egin ahal izan dituzte gaztetxoek Sanloko begiralekin.

1706639060439 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia

1706639060536 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia


1706639060613 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia

1706639060686 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia

1706639060778 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia

1706639060851 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia


Laukok ezin

1706639060924 Sanlo Eskubaloi Eskolak kalera atera zuen eskubaloia

Euskadiko Eskubaloi Txapelketaren fase finala jokatu da, joan den asteburuan, Ermuan, kadeteetan, eta Elgoibarko Lauko taldeak parte hartu du bertan. Elgoibartarrez gain, Ermua, Zarautz eta Barakaldoko taldeek parte hartu zuten fase finalean. Azkenean ermuarrek lortu dute garaipena eta zarauztarrak sailkatu dira bigarren postuan. Elgoibartarrek ez dute daukaten mailarik ematerik izan asteburu guztian eta laugarren postarekin konformatu behar izan dute.
 Lehen partiduan hiru goleko aldeaz galdu zuten Aiala Zarautz taldearen aurka, bigarren partiduan zazpi goleko aldeaz irabazi zion etxeko taldeak Lauko Sanlori eta azken norgehiagokan, jokoan ezer ez zegoela, hiru goleko aldeaz galdu zuten Barakaldoko Zuazo taldearen kontra. Asteburuko emaitzak onenak izan ez badira ere denboraldi oso ona egin dute elgoibartarrek.