“Helburua da, gazteen inguruko benetako diagnostiko bat egitea, gazteok gazteontzat egina; gure kezkak, ametsak, nahiak, e.a. plazaratuko dituena”, azaldu dute egitasmoaren bultzatzaile elgoibartarrek. Orain, hurrengo helburua, ahalik eta gazte gehien elkarrizketatzea dela azaldu dute. Hori dela-eta jakinaren gainean jarri nahi dituzte gazte elgoibartarrak, datozen egunetan kalean elkarrizketak egiten ibiliko dira-eta.
•Matxinsalto Eguna Soraluzen
Era berean, apirilaren 22an Soraluzen ospatuko den Matxinsalto Egunerako gonbitea luzatu nahi diete gazte elgoibartarrei Marasma Saretzen ekimeneko sustatzaileek. Egun osoko egitarauan, goizean hainbat tailer ezberdin egiteko aukera egongo da Soraluzeko Matxinsalto Egunean. Eta, ondoren, 700 lagunentzako herri bazkaria prestatu dute. Arratsaldean; dantza afrikarren ikastaroa, kontzertuak, bideo emanaldiak eta irudi sorkuntza erakusketa, kale animazioa, bertso-hop, rokodromoa eta zirkuan parte hartzeko aukera egongo da.
∞Lotura duten albisteak:
- Marasma sarea aurkeztu dute Bilbon (bilbobranka.wordpress.com)
- "Gazteek diotena entzun eta kezka horiei erantzun bateratua eman nahi diegu" (gaztezulo.com)
- Imajina bideoklipa aurkeztu du Marasma Saretzenek (topatu.info)
- Soraluzen burutuko da Matxinsalto eguna (topatu.info)
•Imajina bideoklipa: