Elgoibarren ere osatu dute abertzale eta ezkertiarren koalizioa: Bildu Elgoibar. “Gatazkaren behin betiko konponbide demokratikoa bultzatu nahian, batetik, eta egungo errealitate instituzionala eraldatzeko asmoz, bestetik” egin dutela bat azaldu dute koalizioko zerrenda buruek egin duten estreinako agerraldi publikoan. Herri honekin konprometiturik dauden herritarrak biltzen dituela koalizioak aipatu du Bilduren alkategaiak, Jose Luis Ibarzabalek. “Pertsona anitzen koalizioa izanik, hauteskunde kanpainan zehar ikusiko denez, Bildu osatzen dugun sentsibilitate ezberdineko pertsonen arteko elkarlana izango da gure erronka eta indar nagusietakoa, ilusioz beterikoa eta itxaropentsua den aro berri bat sortzeko”.
Jose Luis Ibarzabal (Azpeitia 1959) psikologian lizentziatua da Salamankako Unibertsitate Pontifizioan. 1982tik 1995era Elgoibarko Ikastolako irakasle lanetan aritu zen, eta 1996tik hona Eusko Jaurlaritzako Kultura teknikaria (Kultura Saileko Kultura sustatzeko zuzendaritzan) da.
Bilduren hautagai zerrendaren aurkezpen ofiziala aurrerago egiteko asmoa dutela jakinarazi dute.
Espainiako Gobernuak, bestalde, Bilduren zerrendak inpugnatzea aginduko du gaur.
•Hemen Bilduren Elgoibarrerako zerrenda:
- Jose Luis Ibarzabal Eguibar.
- Jon Peli Uriguen Ansola.
- Iñigo Cearsolo Aramberri.
- Maria Jose Garmendia Txapartegui.
- Ainhoa Mendibil Artetxe.
- Ander Soraluze Juaristi.
- Joseba Elustondo Aguirregomezkorta.
- Miren Arrate Arrieta Jauregui.
- Maite Elizburu Astigarraga.
- Javier Lazkano Arrillaga.
- Argiñe Rubio Zubiaurre.
- Juan Ignacio Ausin Santamaria.
- Iñaxio Garmendia Aizpuru.
- Itziar Goñi Gabilondo.
- Amaia Astigarraga Astigarraga.
- Aitor Gabilondo Garate.
- Fermin Arce Hervias.