Gipuzkoaren jatorria eta Aitzorrotzeko Gaztelua Nafar Erresuman izeneko bideo emanaldiak hasiko ditu gaur (apirilak 26) Nafarroaren konkistaren inguruan antolatu dituzten ekintzak. Bideo proiekzioa 19:00etan hasiko da Kultur Etxean.
Dokumental honek Gipuzkoari buruzko ikuspegi berria eskaintzen du, Nabarralde elkarteak Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien zabaldu den tesiari aurre egin nahi izan dio lan honekin.
Dokumental honek Gipuzkoari buruzko ikuspegi berria eskaintzen du, Nabarralde elkarteak Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien zabaldu den tesiari aurre egin nahi izan dio lan honekin.
Bihar, apirilak 27, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburupean hitzaldia eskainiko dute 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kideek. 19:00etan hasiko da.
“778 La Chanson de Roland” filmak itxiko ditu Nafarroako konkista gogoratzeko antolatutako ekintzak datorren eguenean (apirilak 28). Herriko Antzokian eskainiko dute Olivier van de Zeeren pelikula dokumentala, 22:15etik aurrera.
Nafarroako konkista wikipedian