Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoak baliogabetu egin ditu Bildu koalizioak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak; hau da, guztiak. Bederatzi epailek egin dute neurri horren alde, seik kontra. Beste bat zerrenda batzuk ontzat jotzearen alde agertu da. Aretoko gehiengoaren ustez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu dute Bildu (EA, Alternatiba eta independeteek osatutako koalizioa).
Gorenak erabakia hartu baino lehen Bilduk iragarri du Auzitegi Konstituzionalera joko lukeela kasu horretan. Bi egun dauzka helegitea aurkezteko, eta Konstituzionalak ostegun gauerdirako hartuko du erabakia, kanpaina ostiralean hasiko baita.
•Elgoibarko Bildu
Elgoibarko Bilduk asteazkenean egingo du aurkezpen ofiziala. Zerrendako kideen aurkezpena egiteaz gain, legealdirako erronkak, asmoak eta helburuak azalduko dituzte, eta Udal programan lehentasun izango diren gaien inguruan ere jardungo dute. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.