Zozketa horretan Elgoibarko Izarrako bazkideek izango dute lehentasuna, ondoren elgoibartarrek eta azkenik, kanpokoek.
Udaleku irekietan, bestalde, hiru txanda egongo dira aurten. Interesatuek hilaren 20ra arte dute izena emateko epea. Informazio gehiago eskuratzeko Elgoibarko Izarra kultur elkartera deitu daiteke: 943 741 626 (Naiara Martin).
Maiatzaren 2an hasiko dira Atxutxiamakaren udalekuetan parte hartzeko izen-emateak. Aurtengoan ere udaleku ireki eta itxien eskaintza egingo die Atxutxiamaikak haur eta gaztetxo elgoibartarrei.
Ondorengo diptikoetan duzue informazio guztia.

•Udako kirol udalekuak
Bestalde, aurreko saioek izan duten arrakasta ikusirik, Elgoibarko Udal Kirol patronatuak aurtengo udan ere kirol-udalekuetan parte hartzeko aukera eskainiko du. Ekimen honetan, 1999 eta 2004 urteen artean jaio ziren herriko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Horiek horrela, ikasleek hainbat kirol eginez gozatu ahal izango dute, oporretan dauden bitartean.
Aurtengo kirol udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira Mintxetan, kiroldegian eta ikastolako frontoian; hain zuzen ere, astelehenetik barixakura eta 9:30etik 12:30era. Matrikularen prezioa 92 eurokoa izango da (82 euro Kirol Patronatuko bazkideentzat), eta izena eman nahi duten pertsonek, aste honetatik aurrera izango dute horretarako aukera Olaizaga kiroldegian.