Auzitegi Konstituzionalak hartuko duen erabakiaren inguruan dituzten kezka eta zalantzak agerian laga zituzten Elgoibarko Bildu koalizioko (EA, Alternatiba eta independenteak) 17 hautagaiek Kultur Etxean egin zuten hautagaien aurkezpenean. Kezka eta zalantzen gainetik, baina, udal hauteskundeetarako aurkeztu nahiko luketen programaren ildo nagusiak azaldu zituzten.
Jose Luis Ibarzabal Bilduko zerrendaburuak esandakoaren arabera, "politika egiteko modu berriak" eraman nahi ditu Bilduk Udalera. Ildo horretan, herritarren parte hartzea eta udal kudeaketaren gardentasuna "indartu" nahi dituztela azaldu zuen: "Herria herritarrekin egiten da. Hortaz, parte hartzearen alde egin nahi dugu, herri galdeketak eta erreferendumak moduko tresnen bitartez. Era berean, gardentasunaren alde egiten dugu. Udaleko hitzarmenen inguruko informazioa eskainiko diegu herritarrei eta batzorde eta batzar-agirietara sarbidea erraztu".
•Kultur zentroa Aita Agirren
Kultur eragileekiko gertutasuna da Bilduren programako gakoetako bat, euskara bultzatzearekin batera. Kultur zentro baten beharra ere ikusten du koalizioak, eta Aita Agirre eraikina dela kokagune aproposena defendatzen dute.
•Kiroldegi berririk ez
Kiroldegiaren gaia ere aipatu zuten. Bilduko hautagaiak ez dira kiroldegi berri bat eraikitzearen aldekoak. "Gaur egungo kiroldegia egokitu eta handitzea hobe dela uste dugu". Alabaina, Elgoibarren aisialdirako gune estali baten funtzioa bete dezakeen arauzko frontoi bat eraikitzearen alde daude Bildukoak.

- Bilduk Elgoibarren aurkeztu nahi duen programaren inguruko informazio osoagoa bildu.info webgunean.
•Lotura duten albisteak: