Maiatzaren 9tik 14ra bitartean, konpresez gain ondorengo elikagaiak jasoko dituzte: arroza, atuna eta sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta pasta. Produktu horiek Santa Ana eta Bernardo Ezenarro kaleetako Eroski supermerkatuetan eta Netton laga daitezke.
•Saharako umeak etxean hartzeko kanpaina
Saharako umeak udan etxean hartzeko kanpaina bultzatzen dihardu, bestalde, Elgoibarko Udalak. Programa honetan parte hartu nahi dutenek Elgoibarko Udaleko Gizarte eta Ongizate Sailekin harremanetan jarri beharko dute, maiatzaren 10a baino lehen. Euskadiko Frente Polisarioaren ordezkaritzak antolatutako kanpaina da honakoa.
∞Lotura duten albisteak: