Bildu hauteskundeetan egongo da

elgoibarren.net 2011ko mai. 6a, 07:14

 
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu koalizioa legezkoa dela erabaki du, eta, hortaz, maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetan egongo da -gauerdian hasi da hauteskundeetako kanpaina-.

 
 
 Sei epailek atzera bota dute Auzitegi Gorenaren epaia eta beste bost alde agertu dira, ostiraleko 00:20ak aldera jakinarazi duten epaian. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen Bilduren 254 hauteskunde zerrendak domekan —tartean Elgoibarkoa—, Batasunak zuzendu eta kontrolatu zituelakoan, baina Konstituzionalak atzera bota du Gorenaren erabakia.