Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak eta Ovidio Campello Galizia Etxeko lehendakariak inauguratuko dituzte jaiak gaur, 19:30ean. Urtero bezala, Galiziako jaki tipikoak dastatzeko aukera eskainiko dute, olagarroa eta ardoa, bereziki. Musika, dantza saioak eta Queimada egingo dituzte, besteak beste, asteburuan zehar. Ikus egitarau osoa ondoko taulan klik eginez.