Trinitateetarako spot grabaketan parte hartzeko deia egin du Gazte Asanbladak

elgoibarren.net 2011ko mai. 6a, 12:39

 
Elgoibarko Gazte Asanbladakoek Trinitate jaietarako (ekainak 18-19) egitarau propioa antolatzen dihardute. Horien berri emateko eta girotzen joateko, iragarki moduko bat grabatu nahi dute, gaur, joan den urteko San Bartolome jaietako Gazteen Egunerako egin zuten moduan.

 
 

 Gaur, barixakua (maiatzak 6), grabatuko dute Trinitateetarako spot-a Plaza Handian. Ahal duten jende gehiena batzea nahi dute Gazte Asanbladakoek, eta parte hartu nahi duten guztiei 19:30erako plazan agertzeko deia egin diete. Lotsatienak lasaitzeko, hala nahi ez duenak aurpegia eman beharrik ez duela izango jakinarazi dute.
 Trinitate jaietarako prestatuko dituzten ekintzez gain, ekainaren 17an Elgoibarko Gaztetxean egingo den Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako saioa ere iragarriko dute gaur grabatu nahi duten bideoan.
San Bartolome jaietarako prestatu zuten bideoa:
{vimeo}13481602{/vimeo}