Morkaiko Eguna (maiatzak 21)

Morkaiko 2011ko mai. 7a, 15:14

Kaixo lagun mendizaleak!!
 

 Oraingo honetan Maiatzak 21ean ospatuko dugun Morkaiko Eguna aurkeztera gatorkizue. Egun hau inguruko mendizaleon festa izatea nahi dugu eta noski, guztiok zaudete gonbidatuta.
Morkaiko Egunean urtero egiten dugun Elgoibarko Itzuliaz gain Elgoibarko Itzulitxoa antolatu dugu. Elgoibarko Itzulitxoa ume eta gaztetxoei zuzendua dago, Elgoibarko Plazatik irtengo gara 9h00etan San Pedrora bidean. Handik Hiru-Iturri eta Morkaikora eta San Migelera. San Migeleko abituaiamentuan Itzuli handiko jendearekin topo egingo dugu indarrak berritzen ditugun bitartean. San Migeltik Elgoibarko plazara itzuliko gera.
Egun berean Finalista Eguna ere ospatuko dugu, anbiente ezin hobean.
Morkaiko Egunaren behin behineko egitaraua:
  • 6:00etan Elgoibarko Itzuliko Irteera Plaza Handitik
  • 9:00etan Elgoibarko Itzulitxoaren Irteera Plaza Handitik (10:00etan San Pedrotik irtetzen direnak)
  • 12:00etan Elgoibarko Itzulitxokoak San Migeleko abituaiamentuan indarrak berrituko dituzte.
  • 13:00etan Elgoibarko Itzulikoen bazkaria (entsalada, gisatua, postre...). Elizako arkupeetan.
  • 13:00etan Plaza Handira heltzerakoan opari banaketa
  • 13:30ean Finalista Eguneko dominen banaketa Plaza Handian
  • 14:00etan Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.
  • 14:30ean Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Plaza Handian
  • 17:00etan Morkaiko Argazkia Plaza Handian (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)
  Izen emateak irikita daude eta lehen bait lehen izena ematera etortzea eskertuko genizueke. Errosario kaleko egoitzaren ordutegia: Astelehen eta Ostegunak 19:00retatik 20:30etara.
Izen ematea internet bidez egin nahi baduzu ordainketa hurrengo kontu hauetako batetara egin eta ordainagiria morkaiko@morkaiko.net -ere bidali. Kontzeptuan izena jarri mesedez.
  • Kutxako 2101 0036 69 0000380550.
  • Euskadiko Kutxako 3035 0007 27 0071104751

1706639028185 Morkaiko Eguna (maiatzak 21)


1706639028264 Morkaiko Eguna (maiatzak 21)

•Prezioen informazioa:
Elgoibarko Itzulia:
  • Aurretik:
    • Bazkideak 7€
    • Ez bazkideak 10€
  • Egunean bertan apuntatuz gero:
    • Bazkideak 12€
    • Ez bazkideak 15€
Elgoibarko Itzulitxoa:
  • Aurretik:
    • Ume eta gaztetxoak (<18 urte) 2€
    • Arduradunak 5€
  • Egunean bertan apuntatuz gero:
    • Ume eta gaztetxoak (<18 urte) 5€
    • Arduradunak 8€
Anima zaitezte!!