Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho

elgoibarren.net 2011ko mai. 10a, 08:58

Galiziako zapore, usain eta doinuak nagusitu dira, joan den asteburuan, Plaza Txikian eta herriko kaleetan. Izan ere, Semana Das Letras Galegas jaiak ospatu dituzte Elgoibarko galegoek Galicia Etxearen eskutik. (argazkiak dauzka)



 Real Academia Galega erakundeak 1963an antolatu zuen estreinakoz Dia das Letras Galegas edo Galizierazko Letren Eguna izeneko ekitaldia. Ospakizun horren bitartez, galizierazko sortzaileak eta hizkuntza haren erabiltzaileak saritu nahi dituzte. Maiatzaren 17an ospatzen dute urtero, Rosalia de Castrok 1863ko maiatzaren 17an argitaratu zuen-eta Cantares Gallegos izeneko liburua. Galizierazko idazle hoberentzat hartua, Rexurdimento edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen Rosalia de Castro (1837-1885).
  Aurten Lois Sanchez Pereiro idazle eta olerkaria omendu dute Galizierazko Letren Egunean.

  Elgoibarko Galicia Etxeak antolatutako Semana Das Letras Galegas jaietan, literaturaz gain, Galiziako gastronomia eta musika nabarmendu ziren. Urtero bezala, Galiziako jaki tipikoak -olagarroa eta ardoa, bereziki- dastatzeko aukera egon da, asteburu osoan, Plaza Txikian egon den karpan. Irixoko gaita taldeak, berriz, doinu galiziarrez jantzi ditu ospakizunak. Gainera, Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideekin batera folklore ikuskizuna eskaini zuten, zapatuan.
Argazkiak:

1706639027080 Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho

1706639027172 Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho

1706639027248 Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho

1706639027325 Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho

1706639027361 Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho

1706639027431 Semana Das Letras Galegas; Galiziako gastronomia eta literaturaren erakusleiho