Eskualdeko garapen agentziak, Debegesak, urtez urte koordinatzen duen Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Arreiturre Institutua, Meka eta IMH ikastetxeetako ikasleek kontsumo jasangarriaren gaia landu dute ikasturtean zehar, eta gai honen inguruan hainbat ekintza antolatu eta burutu dituzte ikastetxeetan.
Azterlan honen ondorioak aurkeztu zituzten, atzo (maiatzak 10), Udalbatzarrean Alfredo Etxeberria alkatea, Udaleko idazkaria Iñaki Galdos eta Idoia Alvarez Ingurumen teknikariaren aurrean. Ikasleek Elgoibarko herria jasangarriagoa egin asmoz hainbat proposamen aurkeztu zizkieten udal ordezkariei. Honatx horietako batzuk:
- Herritarrei zuzenduta, hondakinak birziklatzearen inguruko informazio kanpaina bat egitea.
- Udalak arauak betetzen ez dituzten herritarrei, hau da, zaborrak kanpoan lagatzen dituztenei edo txakurren kaka jasotzen ez dutenei, isuna jartzea.
- Birziklatutako osagaiez eginiko produktuak erostea.
- Zabor edukiontziak zer egoeratan dauden begiratu eta zahartuta daudenak berritzea. Gainera, edukiontzien egoeraren azterketa bat egiteko prest agertu dira ikasleak.
- Zabor edukiontzi bakoitzean zer bota behar den adieraztea eta lurpeko zabor ontziak koloreekin hobeto adieraztea.
- Herrian dauden zakarrontzi kopurua gehitzea, batez ere, dendak dauden kaleetan.
- Iaz egin zen bezala, bigarren eskuko merkatua urtero antolatzea.
- Udaletxean paper birziklatua erabiltzea.
- Hondakin organikoak sailkatzeko edukiontziak jartzea.
- Udan dendak zabalik dituztenei laguntzak ematea, haien webguneak eginez, esate baterako.
- Azokako postuei, denda txikiei eta hemengo produktuak saltzen dituztenei diru-laguntzak ematea edo zerga txikiagoak jartzea.
- Merkatariekin lankidetzan, plastikozko poltsak erabili beharrean behin eta berriro erabili daitezkeen poltsen erabilera bultzatzea.
- Energia aurrezteko eta herrian gutxiago kutsatzeko udalak kontsumo baxuko bonbillak erabiltzea ere proposatu dute ikasleek
•Proposamenak aintzat hartzeko alkatearen konpromisoa
Udal ordezkariek, bestalde, ikasleek aurkeztutako proposamen guztiak erantzun zituzten. Alfredo Etxeberria alkatea pozik zegoen proiektuan parte hartu duten gazteek erakutsi duten “interesa eta inplikazioarekin”, eta proposamenak aintzat hartzeko konpromisoa hartu duela azaldu zuen. Emandako erantzunen artetik, Udalak dagoeneko hartu dituen bi konpromiso nabarmendu zituen. Batetik, lurpeko edukiontziak koloreekin ezberdintzeko aukera aztertzearena, eta, bestetik, Udaleko sail guztietan paper birziklatua erabiltzearena.
Udal ordezkariek, bestalde, ikasleek aurkeztutako proposamen guztiak erantzun zituzten. Alfredo Etxeberria alkatea pozik zegoen proiektuan parte hartu duten gazteek erakutsi duten “interesa eta inplikazioarekin”, eta proposamenak aintzat hartzeko konpromisoa hartu duela azaldu zuen. Emandako erantzunen artetik, Udalak dagoeneko hartu dituen bi konpromiso nabarmendu zituen. Batetik, lurpeko edukiontziak koloreekin ezberdintzeko aukera aztertzearena, eta, bestetik, Udaleko sail guztietan paper birziklatua erabiltzearena.
Bestalde, alkateak Elgoibar Berdea dekalogoan jasota dauden helburu eta irizpideak bete eta jarraitzeko konpromisoa hartua duela gogoratu zuen. Ildo beretik, pasa den urtean ikastetxeetako ikasleek aurkeztutako proposamenen inguruan berba egin zuen Idoia Alvarezek. Udalak, aurrera eramateko konpromisoa hartu zuen lau proposamenetatik hiru dagoeneko bete dituela azpimarratu zuen Ingurumen teknikariak: "Lehena, Elgoibarko bost ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten bigarren eskuko merkatua; bigarren, merkatarien laguntzarekin egin zuten poltsa berrerabilgarrien kanpaina; eta, hirugarrena Arriagako garbigunea zabaltzea".
•Argazkiak:
*Argazkiak: Ander Salegi.