PSE-EEren ekitaldi politikoa eguen honetan

elgoibarren.net 2011ko mai. 11a, 15:11

 
Hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoa egingo du PSE-EE alderdiak bihar (maiatzak 12) Elgoibarren. Miguel Buen (ondoko argazkian), Xabier Garmendia, Paco Egea eta Ovidio Campellok parte hartuko dute IMHn egingo duten ekitaldian. Ondoren larrosak banatuko dituzte ostegunetako merkadilloan.




  IMHn egingo duten ekitaldia 10:00ean hasiko da. Honako hauek parte hartuko dute bertan: Miguel Buen, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia; Xabier Garmendia, Energia eta Industria Garapenerako sailburuordea; Paco Egea, Euskal Trenbide Sareak erakundeko Zuzendari Nagusi Korporatiboa eta Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohia, eta, Ovidio Campello, PSE-EEren Elgoibarrerako alkategaia.
 IMHko ekitaldia amaitutakoan, 11:30ak inguruan, egingo dute sozialistek larrosa banaketa, herriko kaleetan eta ostegunetako merkadilloaren bueltan. Besteak beste, Ovidio Campellok, Iñaki Arriola (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua), Sole del Bosque eta Patricia Borinaga Soraluzeko PSE-EEko zinegotziek, Eneko Andueza Eibarko udaleko zinegotziak eta Francisco Garcia Raya eta Blanca Roncal legebiltzarkideek parte hartuko dute larrosa banaketan.