Oso hezea eta iluna da Iruiturri ingurunea, eta besteak beste, ihes egiten duen ura jasotzeko lanak egingo dituzte. Horrez gain, zuhaitzen adarrak moztu dituzte, ingurunera argi gehiago sartu dadin. Era berean, hesi berriak jarriko dituzte, animaliak eta motorzaleak iturria eta mahaiak dauden gunera sar ez daitezen. Azkenik, mahaiak eta aulkiak margotuko dituzte. Obra horiek Debemen elkarteak egingo ditu, Udalaren enkarguz. Alfredo Etxeberria alkateak esandakoaren arabera, maiatzaren 21erako amaituta egongo dira lanak, Elgoibarko Mendi Itzuliko partaideak handik pasatzen direnerako, alegia.