1932. urteko martxoaren 26an estreinatu zuten Luisa Fernanda zartzuela Madrilgo Calderon Antzokian, eta 10.000 aldiz errepresentatu dute gutxienez. Zartzuela honetako istorioa Madrilen dago kokatuta, Isabel II.aren agintaldian, hain justu ere 1968ko iraultzaren aurretxoan, eta bukatu, berriz, Extremadurako larre batean amaitzen da.
Bilboko Masa Coral del Ensanche taldea, berriz, aski ezaguna da Elgoibarren, aurrez ere izanak direlako herrian, eta Herriko Antzokia bete egin dutelako etorri diren aldiro. 1903. urtean sortu zen talde hau, eta zartzueletan dago espezializatua.
Zartzuela ikusteko sarrerak servikutxako kutxazainen bidartez, www.kutxa.es webgunean, 943 001 200 telefono zenbakian edota Herriko Antzokiko leihatilan bertan erosi ahal izango dira.