Bilduren ekitaldi politikoa, zapatu honetan, Plaza Handian

elgoibarren.net 2011ko mai. 13a, 12:01

 
Bildu Elgoibarrek ekitaldi politikoa antolatu du zapaturako (maiatzak 13). Plaza Handian izango da ekitaldia, 12:30ean. Antolatzaileek dei egin diete herritarrei “aldaketaren matazara biltzeko”. Ekitaldia musika eta bertsoekin girotuko dute.

 
 

 Arratsaldean, berriz, ekitaldi nazionala egingo du Bildu koalizioak Barakaldon, BECen, eta Elgoibarko lantaldeak autobusak antolatuko ditu ekitaldira joan nahi dutenentzako. Ekitaldia bera 17:30ean hasiko da, eta autobusa 16:30ean abiatuko da Elgoibartik, Txankako zubitik. Interesa dutenek Lanbroa, Iturri edota Jai-Alai tabernetan eman dezakete izena.