Sorreratik mendi bizikleta zaleen oso gustuko irteera izan da Debabarrenako BTT martxa: lehen edizioan 225 txirrinduzale animatu ziren eta iaz, marka guztiak hautsiz, 380ko tropela osatu zuten. Aurten ere beste horrenbeste espero dituzte antolatzaileek. Irteeraren data aldatu duten arren -urrian egin zuten iaz- Quebrantahuesos eta Extreme Bardenas proba ospetsuen tartean, estrategikoki, kokatu dute Debabarrenako mendi bizikleta irteera.
Parte hartzaileek bi ibilbideren artean aukera egin ahal izango dute: 25 kilometrokoa laburrena eta 45 kilometrokoa luzeena. Irteera ordua goizeko 9:00etan izango da. Bestalde, parte hartzaile guztien artean sari ugari zozkatuko dituzte: bazkariak, afariak, bisita gidatuak, produktu gastronomikoak, gau bateko egonaldiak hotelean edota nekazalturismoetan, e.a. Azkenik, zozketa berezi bat ere egingo dute da ekainaren 21a baino lehen izena ematen duten guztien artean.
Aurten, gainera, martxa amaitutakoan bertan bazkaltzeko aukera eskainiko dute antolatzaileek. Hala, hamar euroren truke, mendi irteera, bazkaria eta eta Mintxetako aire libreko igerilekuetara sarrera jasoko dute btt martxan izena ematen duten guztiek.
- Ikusi hemen: Debabarreneko III. BTT Martxaren triptikoa (PDF)
- Informazio osoagoa btteuskadi.net webgunean
- Debabarrena BTT proba ekainaren 26ra aldatu dute (2011-02-08)
•Bideoa: I. Debabarrena BTT Martxa
{youtube}QVe2Zqc7M-w&feature=player_embedded{/youtube}