Haundiren etorkizuna Amorebieta, Laudio, Sestao edo Durangoko taldeen menpe dago

elgoibarren.net 2011ko mai. 16a, 10:25

Haundik 1-0 irabazi zion Portugaleteri Mintxetan jokatutako Ligako azken partiduan. Mailari eusteko, baina, beste talde batzuen menpe dago. Igoera fasea jokatuko duten lau taldeetako (Amorebieta, Laudio, Sestao eta Durango) batek Bigarren B mailara igotzea lortzen badu bakarrik eutsiko dio Haundik mailari. Hala ez bada, Ohorezko erregional mailan jokatu beharko dute datorren denboraldian.


 Azken jardunaldian Portugaleteri 1-0 irabazi eta gero, sailkapeneko 17. postuan amaitu du Haundik Liga txapelketa. Kondizio normaletan mailari eusteko nahikoa izan beharko luke, azken hiru taldeek galtzen baitute maila. Aurten baina, hiru beharrean, lau talde jaitsiko dira mailaz. Izan ere, Bigarren B mailan dagoen Barakaldok maila galdu du, eta datorren urtean Hirugarren mailan jokatuko duenez, lau talde jaitsi behar dira Ohorezko Preferente mailara. Hortaz, mailari eusteko aukera bakarra dauka Haundik: Play-off-ak jokatzeko sailkatu diren lau taldeetako batek (Amorebieta, Laudio, Sestao River eta Cultural Durangok) mailaz igotzea lortu beharko dute.

Jokalariak pozik Portugaleteren aurka 1-0 irabazi eta gero.

Molins presidentea, zaletu gazteenez inguratuta, jokalariei eginiko lana eskertuz.

•Bigarren taldea igoera fasea jokatzeko sailkatu da

1706639021346 Haundiren etorkizuna  Amorebieta, Laudio, Sestao edo Durangoko taldeen menpe dago

Erregional mailan ari den CD Elgoibarreko taldeak denboraldi aparta borobildu du (ikus sailkapena), eta mailaz igotzekoaukerekin amaitu dute denboraldia. Bigarren taldeak ere Hirugarren mailako play-of-etan gertatzen denaren zain egon beharko du Haundik bezalatsu. Amorebieta, Laudio, Sestao River edo Cultural Durangok Bigarren B mailara igotzea lortzen badute, mailari eutsiko dio Haundik eta Ohorezko Preferente mailan jokatuko luke C.D. Elgoibarko bigarren taldeak.

1706639021426 Haundiren etorkizuna  Amorebieta, Laudio, Sestao edo Durangoko taldeen menpe dago

1706639021509 Haundiren etorkizuna  Amorebieta, Laudio, Sestao edo Durangoko taldeen menpe dago

1706639021595 Haundiren etorkizuna  Amorebieta, Laudio, Sestao edo Durangoko taldeen menpe dago

1706639021682 Haundiren etorkizuna  Amorebieta, Laudio, Sestao edo Durangoko taldeen menpe dago

 
•Infantilak Kopako txapeldun
 Infantil txiki taldeak Kopa txapelketa irabazi du. Azken jardunaldira iritsi baino lehen eskuratu dute titulua, gainera. Denboraldiko azken partiduan, hala ere, 4-0 irabazi zion Real Union taldeari. Urte aparta egin dute infantilek.

*Argazkiak: Aitor eta CD Elgoibar.