Bilduk aldaketa ekarriko duela agindu dute koalizioko hautagaiek

elgoibarren.net 2011ko mai. 16a, 12:56

 
Bildu Elgoibarrek ekitaldi politikoa egin zuen zapatuan Plaza Handian. Hitza hartu zuten koalizioko hautagaiek Bilduk aldaketa ekarriko duela agindu zuten eta Bildurentzako botoa eskatu zuten. (bideoa eta argazkiak dauzka)



Trikitixa eta txalaparta doinuekin eman zioten hasiera Bildukoek, joan den zapatuan (maiatzak 14), Plaza Handian egin zuten ekitaldi politikoari. Bildu Elgoibarko hiru hautagaik hartu zuten hitza ondoren: Jose Luis Ibarzabal alkategaiak, Jon Peli Uriguenek eta Ainhoa Mendibilek Bilduren hauteskunde programako punturik garrantzitsuenak azaldu zizkieten bertaratutakoei.

1706639020544 Bilduk aldaketa ekarriko duela agindu dute koalizioko hautagaiek

1706639020654 Bilduk aldaketa ekarriko duela agindu dute koalizioko hautagaiek

•Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaien adierazpenak
Ander Rodriguez eta Iñaki Agirrezabalaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bilduko hautagaiek ere parte hartu zuten Elgoibarko Bilduk antolatutako ekitaldian. Rodriguezek orain arte ez dutela denak batzea lortu, eta aukera hau probestu beharrekoa dela nabarmendu zuen. Zumaiako alkatea den Agirrezabalagak, berriz, PNV, PP eta PSOEk "hiruko aliantza" osatzen dutela adierazi zuen. Eta zera gaineratu zuen: Aldaketa ezkerretik iristen ari da, konplexurik gabeko subiranismotik, ezberdinen arteko adostasunak lortzeko gai garenon eskutik, Euskal Herrian bakea, normalizazio politikoa eta benetako demokrazia behingoz lortzeko gurea arriskatzeko prest gaudela erakutsi dugunon eskutik". Hemen irakur dezakezue Agirrezabalagak Elgoibarren eskaini zuen diskurtsoa osorik.

1706639020730 Bilduk aldaketa ekarriko duela agindu dute koalizioko hautagaiek

Ekitaldiari amaiera emateko, Bilduren aldeko hainbat herritar igo ziren oholtza gainera. Guztien izenean bi herritarrek hartu zuten hitza eta Bilduren alde zergatik dauden azaldu zuten jendaurrean.
 
Bideoa eta informazio gehiago: bildu.info/elgoibar
{youtube}tqafidrH-Z8&feature=player_embedded{/youtube}