Elgoibarrek aurrera egiteko aukera handiak du Herriartekoan

elgoibarren.net 2011ko mai. 17a, 08:56

 
Elgoibarrek aurrea hartu dio Andoaini Herriarteko Pilota Txapelketaren final zortzirenetako joanekoan. Hiru partidetatik bi irabazi zizkieten elgoibartarrek andoaindarrei, joan den barixakuan Ikastolako frontoian jokatutako partidetan. Gainera, tanteoan alde handia atera zieten.

 
 


 Elgoibarrek 2-1 irabazi zion Andoaini final-zortzirenetako kanporaketan. Kadeteen norgehiagokak ez zuen kolorerik izan eta elgoibartarrek 22-4 irabazi zieten pilotari andoaindarrei. Jubenilen partidua orekatuagoa eta estuagoa izan zen, eta garaipenak ihes egin zien elgoibartarrei. 16-22 izan zen azken emaitza. Nagusietan, azkenik, aise nagusitu ziren pilotari elgoibartarrak, eta bost tantotan laga zituzten aurkariak.
 Emaitza horiei esker, aurrera egiteko aukera handiak dituzte pilotari elgoibartarrek. Datorren asteburuan Andoianen jokatuko dituzten itzulerako hiru partiduetatik bat irabazi, eta beste bietan andoaindarrek Elgoibarren egin zituzten tanto kopurua gaindituz gero, final-laurdenetarako sailkatzea lortuko dute.
Lotura duten albisteak: