PPk ekitaldi politikoa egingo du gaur goizean

elgoibarren.net 2011ko mai. 17a, 09:55

 
PP alderdiak hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du, gaur goizean, Elgoibarren. Alderdi Popularrak Elgoibarren aurkeztu duen alkategaiak, Javier Nuñezek, eta Alderdi Popularraren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak, Juan Carlos Canok, parte hartuko dute ekitaldian.



  PPko hautagaiak Elgoibarko kaleetan barrena ibiliko dira 12:30etik aurrera. Plaza Handian hasi eta Madalako parkean amaituko dute ziurrenik herrian egingo duten ibilaldia.