Elgoibartarrak eta mendaroarrak Donostiako maratoi erdian

elgoibarren.net 2011ko mai. 17a, 13:50

 
Hamahiru elgoibartarrek eta bi mendaroarrek amaitu zuten domekan, maiatzak 15, Donostiako maratoi erdia. Guztira, 1.708 antxitxikarik osatu zuten 21 kilometro pasako ibilbidea. Ondoko argazkian Jesus Tadeo (1.511) eta Angel Oñederra (1570) Kursaal inguruan saltaka. Sailkapenak dauzka.


 Abdellah Taghrafet marokiarrak irabazi zuen Donostiako maratoi erdia, 1:02:05eko denborarekin. Hala, 2009tik David Kilel keniarrak zuen marka hobetu zuen, 27 segundoko aldearekin. Emakumezkoetan Beatrice Jepchumba kenyarra izan zen lehena, (1:15:21). Elgoibartarrei dagokienez, Roberto Gonzalezek egin zuen markarik onena (1:16:08). 43. postuan sartu zen helmugan, irabazlearengandik hamalau minutu eta hiru segundora.
Hona hemen elgoibartarren eta mendaroarren sailkapena:
  • 43. Roberto Gonzalez (1:16:08)
  • 62. Alberto Gil (1:17:28)
  • 129. Alberto Arberas (1:21:43)
  • 164. Iñigo Salegi (1:23:35)
  • 780. Jokin Agirrezabala (1:37:12)
  • 782. Gorka Gallaestegi (1:37:13)
  • 1076. Miguel Angel Montes (1:42:31)
  • 1082. Julian Rodriguez (1:42:41)
  • 1206. Pedro Iparragirre (1:46:01)
  • 1207. Francisco Javier Guallar (1:46:02)
  • 1218. Angel Oñederra (1:46:16)
  • 1303. Jesus Tadeo (1:48:44)
  • 1348. Mari Karmen Isasti (1:49:55)
  • 1418. Mikel Agullo (1:51:58)
  • 1654. Nerea Lariz (2:04:02)
   *Sailkapen osoa