PPko hautagaiak botoa eskatzen ibili dira Elgoibarko kaleetan

elgoibarren.net 2011ko mai. 17a, 19:21

 
Alderdi Popularreko zenbait batzarkide eta hautagaik, Javier Nuñez alkategaia buru zutela, hauteskunde kanpainako ekitaldia egin dute, gaur eguerdian, Elgoibarko kaleetan.

 
 
  PPko hautagaiek herriko kaleak zeharkatu dituzte herritarrengandik gertuago egoteko asmoz, eta euren alderdiari botoa emateko eskatuz. PPko hautagaiek euren hauteskunde programako puntu garrantzitsuenak jaso eta popularrei botua zergatik eman behar zaien azaltzen duen eskuorri bat ere banatu dute herritarren artean. Eskuorriaz gain hainbat opari; baloiak, boligrafoak, puzgarriak, e.a. banatu dituzte.

1706638998930 PPko hautagaiak botoa eskatzen ibili dira Elgoibarko kaleetan

1706638999022 PPko hautagaiak botoa eskatzen ibili dira Elgoibarko kaleetan

 
 
*Argazkiak: Ander Salegi.