Guasseko aparkalekua erabiltzeko moduan dago

elgoibarren.net 2011ko mai. 18a, 12:11

 
Gaur ireki dute Guass diskoteka egon zen orubean egin duten aparkalekua. Ordaindutako herriko estreinako aparkaleku publikoa da, baina, lehen bi asteetan ez da ezer ordaindu beharrik izango, argiztapen sistema jartzen duten arte behinik behin. 50 bat autorentzako lekua du Udalak egokitu duen aparkalekuak.


1706638998195 Guasseko aparkalekua erabiltzeko moduan dago

Argiztapen sistema jarri ostean, ordaindu egin beharko da aparkaleku honetan autoa lagatzeagatik. Astelehenetik zapatu arratsaldera arte ordaindu beharko da, eta zapatu arratsaldean (13:00etatik aurrera) eta domekan, egun osoz, doakoa izango da.
Aparkalekuko tarifak
  Ordaindutako aparkalekuak izango dituen tarifak honakoak dira. Egunez (08:00etatik 20:00etara) ibilgailuak aparkatzeagatik 0,60 euro ordaindu beharko dira ordu bakoitzeko. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara), berriz, 0,125 eurokoa izango da ordu bakoitzeko.
 Udal agintarien iritziz aparkaleku faltaren arazoa arintzen lagunduko du aparkaleku berriak eta, besteak beste, daukan kokaleku “erosoa” nabarmendu du Alfredo Etxeberriak, Elgoibarko alkateak: “Madalatik eta erdigunetik pauso batera dago, eskura eta eroso. Gainera, herri barruko trafikoa arintzeko baliagarria izango dela uste dugu”.