Kafe tertulia batean azalduko ditu EAJk programako ildo nagusiak

elgoibarren.net 2011ko mai. 18a, 12:56

 
EAJ alderdiak hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du, gaur arratsaldean, 17:30etik aurrera, Usuako parkean. Mendaroko eta Elgoibarko egungo alkateek, Irune Berasaluze eta Alfredo Etxeberriak, parte hartuko dute Kafe tertulia moduan antolatu duten ekitaldian. Markel Olano, Foru Diputatua eta berraukeratzerako EAJren hautagaia, ere bertan izango da.

 
 
 Usua tabernako terrazan, Giza Eskubideen parkean, egingo du ekitaldia EAJk. Mahai eta kafe baten bueltan batuko dira Irune Berasaluze, Alfredo Etxeberria eta Markel Olano: Mendaro eta Elgoibarko alkategaiak, lehen biak; eta, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako EAJren hautagaia Olano. Alderdi jeltzaleak, datozen lau urteetan, Elgoibar eta Mendarorako dituen asmo, ideia eta erronken berri emango dute hirurek. Berba egiten dutena bozgorailu baten bitartez entzun ahal izango dute bertaratzen direnek. 17:30ean hasiko da saioa, eta ordu erdi inguruko iraupena izango du.